Belfast aurpegi ezberdin ugari erakusten dizkigun biziz beteriko hiria da. Urte luzez fama txarra izan badu ere , azken hamar urteetan hiria eta ingurunea asko hobetu dira. Belfast-ek eskeintzen digun gaueko giroa oso erakargarria da, « clubs » ugari goizeko hiruak arte irekiak dira ,eta hau berandu bada, taberna ugari ere bai goizeko ordubaterarte irekiak direnak.
    belfast city hall
Taxi BCT  
Belfast-ek primerako « black taxi » zerbitzua eskeintzen digu, kanpotarrei « beti taxi beltzetan ibiltzeko » gomendatuko genieke, hauek baitira Belfasteko kaleetan geratu ditzakegun baimendun taxi bakarrak. Beste zenbat hiritan bezala Belfasten lan egin nahi duten baimen gabeko taxiak ugari dira, baina ziurtasunagatik beti taxi beltzetan ibili
               
 
Belfast turismo eremu bezala berpiztu dutenetik, hotel, ostatu eta B&B kalitate mailako etxe berri ugari egin dituzte. Eskeintza zabal honek gustu eta poltsiko guztientzat aukera ugari ematen ditu
 
Berpizte honen ondorioz Belfast-en kontzertu eta kultur ekintzetarako bi areto berri eraiki dituzte, Waterfront Hall eta l'Odyssey Arena izenekoak
  Odyssey
Odissey bi zinegela , jatetxe eta club ugari ere badirenez, gure hirian gauean ateratzeko lekurik arrakastatsuenetarikoa dugu. Jatetxe mota gehienak aurki ditzakegu hiri erdian, Tai,Frantziar,Mexikar e.a.  Irlandan dugun « Hard Rock cafe » bakarra Odissey Arenan aurkituko dugu eta garai bateko Irlandar pub bat ezagutzeko Kellys Cellars-era joango gara.
Bietan ere kontzertuak, jokuak, operak eta beste zenbat ekitaldi eskeintzen dira. Belfast giants izeneko izotz gaineko gure hockey taldeak irabazi zuen txapelketa, Odissey Arenan 14000 ikusle sutsuk jarraitu zuten.
 
 
               
                     
  Kelly's Cellars  
Kelly’s CellarsBank Street-en kokatua dago.Premark eraikinaren atzealdean, Belfast erdigunearen bihotzean ezkutatua geratu da, hala ere pab-ik zaharrena da, 1720an zuen barra berbera du oraindik eta pareten pintura ere oso zaharra da. Bertako lagungiro berora inguratzen zarenean « Cead mile faite » (1000 bider ongietorria) handi bat jasotzen duzu langileen eta beste bezeroen eskutik. Kellys-eko zerbitzariek gogo handiz eskeiniko dizkizute bertako platerik ezagunenak, « stew »(irlandako jaki ospetsua), etxeko zopa eta Guinness ospetsu bat irlandar musikarekin alaiturik.
     
Taberna honetan mundu guztiko soinu eta hizkuntzak betetzen dute « jigs » eta « reels-ek »(irlandar musika tradizionala) utzitako hutsunea . Bertako suaren ondoan eseri  musika hori entzunez ,eta guinness trago bat hartzen baduzu non eta nor zaren ere ahaztuko zaizu. Kellys Cellars egunero irekia dago, ezagutu behar duzu 

Eraikin historiko eta museo ugari ditugu . Queen’s University dugu eraikinik ikusgarrienetako bat, gauean aurrekaldeko fatxada argiztatua dagoenean, bereziki ikusgarria da.

                     
 
Belfast Cab Tours
       
Egun ona izan et Céad Míle Fáilte / Ongi etorria bisitari guztiei.
© Belfast Cab Tours 2007 gordetako eskubideak