BELFAST CAB TOURSen EN IRTENALDIEN ZERRENDA

         

BELFASTen BISITA

Hirierditik abiatu eta Lower Shankil Rd ezagutuko dugu, ingurune honetan dauden horma pintura ugari ikusteko geldialdiekin, ondoren kartzela zaharra eta auzitegitik igaroaz. «Peacelines » bidea jarraituko dugu Lanark Way arte, eta handik Springfield Ballymurphy arte igo eta Whiterock jeitsiko ditugu, Lower Falls Rd arte, han horma pinturen argazkiak ateratzeko aukerarekin. Ondoren abiapuntura edo bizilekura itzuliko gara. Gure argazki orrialdean dituzuen horma pintura gehienak, bidai honetan ikusi ahal izango dituzu, beraien aurrean jarri eta argazkiak ateratzeko aukera  ere bai. Irteera honetarako 1 ordu eta 30 minutu beharko genituzke.

ANTRIMeko ITSASERTZEra

Antrim eko itsasertz honetara bidaian, ibilbide ikusgarria izango dugu, paisaia zoragarriak eta arrantzale herri txikiak ikusteko aukerarekin. Bidean, zonalde honetako hiru lekurik ikusgarrienak, Bushmilleko destilategia,le Giants Causeway eta Carrick-a-Rede-ko sokazko zubia . Bidai guztia egiteko 4 ordu behar dira, leku bakoitzak ordu bete inguru behar du eta horrez gain beste ordu bete ematen dugu otordua egin edo freskagarriren bat hartzeko.. Hau dela eta 3 bidai aukera eskeintzen ditugu:

  • Bidai labur bat, leku hauetako bat ikusiaz
  • Zuk aukeratutako hirutatik bi leku ikusiaz bidaia
  • Bidai osoa leku guztiak ezagutzeko Belfast era itzulia M2 autopistaz egiten dugu. Bidai honek argazkiak ateratzeko aukera ezin hobeak eskeintzen ditu, hauetako batzuk gure argazki bilduman ikus ditzakezue.

ULSTERK FOLK MUSEOA ETA GARRAIO MUSEOA

Ulsterko ohiturak erakusten dituen parkea, Belfastetik oso gertu dago eta garai bateko Ulsterko bizimodua eta ohiturak erakusten digu. Antigoaleko artelan erakusketa ugari izaten ditu, garraio moduen erakusketa zabala ere bai, tranbiak, trenak eta garai bateko autoak.

Titanic-en erakusketa berria oso arrakastatsua da, ontzi handiaren argazki eta gertakizunen erakusketa bertan direlarik.

DUBLINERA EROSKETA IRTENALDIA

Dublin hiri handian eguna igaro, goizean goiz Belfastetik atera eta 3 edo 5 orduko bidaia aukeratu dezakezu erosketak egiteko.
Zuen hoteletik atera eta Dublin hiri erdian uzten zaituztegu, leku ezagun batean, eta ondoren leku berean jasotzen zaituztegu.
Honela Dublin ezagutzen ez baduzu ere, galtzeko aukerak ekiditen ditugu.
Egunean zehar ere hitzordu bat egin dezakegu erosketa handiak edo pisutsuak taxian gorde eta jarraitu ahal izateko.
Eguna amaitzean Belfasteko hotelera itzultzen zaituztegu. Honela, bidaiaz edo aparkalekuaz arduratu beharrik gabe erosketa egun eder batetaz goza dezakezue.

   

ULSTER-EKO AMERIKAR PARKE HERRIKOIA

kanpoan, parke honetan  :

Nekazalgiroko Irlandaren bizipen ugari erakusten digun parke ezagun honetan egun pasa proposatzen dugu. Eraikuntza eta jantziak garaikoak dirudite, aurreko mendeetan kokatzen garen sentsazioa emanez. Parke handi honek garai bateko Irlandaren irudia erakusten digu eta Ameriketara joandako lehen biztanleen irudia ere ikus dezakegu. Hau guztia ongi ikusteko 2 edo 3 orduko egonaldia beharrezkoa da.

Ezohiko bidai ederra dugu, argazki ugari egiteko aukerarekin.

   

BEZEROAK AUKERATURIKO IRTENALDI BEREZIAK

Zuek aukeraturiko leku eta modura egokitu dezakegun bidaia. Zure nahiak betetzen dituen bidaia antolatzera engaiatzen gara.

Jarri kontaktuan, lagunduko dizuegu.

       
 
Belfast Cab Tours
 
       
Egun ona izan et Céad Míle Fáilte / Ongi etorria bisitari guztiei.
© Belfast Cab Tours 2007 gordetako eskubideak